Category: Albisteak
Bildu Info, 2012ko abendua
Abe 18 2012- artziniega
- 0 Comments
| Bilduk jakinarazten dizu | |
| 1. Bilduk egindako galderei esker -42 egun behar izan dituzte erantzuteko- badakigu Eguberri ondoren banatuko zaizkiela alde zaharreko bizilagunei trafiko-ordenantza berriari buruzko gutunak, sarbide-txartelak jasotzeko. Ordenantza, baieztatu digutenez, urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran sartuko da indarrean.
2. Datorren urtean Udalak aparkaleku berri bat egingo du Jauregia auzoaren ondoko inguruan; 40 plaza izango ditu eta 115.000 euroko kostua. 3. EAJk eta PPk eutsi egiten diote udaletxetik kiroldegira doan errepidea erreformatzeko proiektuarekin –espaloiak barne. Guztira, 1,3 milioi euroko kostua izango du. Bilduk obra horri ezetza eman zion, beharrezkotzat jotzen ez dugulako. 4. Udalak, 2013an, aurreikusitakoa baino 50-60.000 euro gehiago jaso litzake aldundiaren eskutik, udalei emandako laguntzetatik. 5. Bilduk emandako bultzadari esker, abenduaren 4an, azkenik, bilera bat egin zen herriko gazteekin, euren beharrizanak entzuteko eta ideiak proposatzeko. 12 eta 17 urte bitarteko 85 neska-mutil daude Artziniegan.
|
6. Azkenik, Kasinoko zuzendaritza-batzordeak udalak egindako eskariari ezetz esan dio: ezin izango da lokal hori erabili gazteentzat.
7. Bilduk egindako eskariari esker, aurrerantzean udalbatzetako gaien zerrenda herriko udal-tabloietan jarriko dira. 8. Bilduk egindako eskaerari esker, Udalak aldundiari eskatuko dio behar bezala seinaleztatu dezala Bilborako errepide-zatia, leku horretan ertzaintzak jartzen ari den isunak direla-eta kexa ugari egin delako.. 9. Artziniegako jaietako amaierako kostua 36.146 eurokoa izan zen. Hasierako aurrekontua 32.000 eurokoa zen. Gainerako Ganzorrotz eta Arenazaren txosnak, dendek eta AEMEk egindako zozketak emandako diruaz lortu da. 10. Udal-ikastaroek –pintura, saskigintza, pilates eta abar- 26.350 euroko kostua izango dute. Horietatik, udalak 14.444 euro ordaindu beharko ditu, eta gainerako izena eman duten 129 lagunek. Artziniegan, 2012ko abenduan Artziniegako Bildu Udal Taldea |
Eskerrik asko!
Aza 21 2011- artziniega
- 0 Comments
Amaiurrek 261 BOTO lortu ditu Artziniegan. Ematen ari diren emaitza ofizialek 100 boto gutxiago ematen digute, baina txarto daude. Erreklamazioa aurkeztuko dugu, eta suposatzen dugu akatsa zuzenduko dela, aktetan emaitzak ondo agertzen direlako.
Boto gehien lortu duen alderdia EAJ izan da 334 botorekin, gero Amaiur 261 botorekin, PP 200ekin, eta PSE 118rekin.
Hemendik eskerrak eman gura dizkizuegu Amaiurrengan konfiantza jarri duzuen guztioi, zuei esker lortu dugu eta ezker soberanistak Artziniegan hauteskunde orokorretan inoiz izan dituen emaitzarik onenak, eta gure alea jartzea Madrilen lehenengop aldiz Arabako diputatu abertzale eta ezkertiarra egon dadin.
Ilusioz jarraituko dugu lanean. Eskerrik asko!
Bildu Artziniegaren 1. Buletina
Aza 17 2011- artziniega
- 0 Comments
Igande honetan ez dadila etxean geratu boto abertzale eta ezkertiarrik . Bete ditzagun hautestotziak konponbidearen alde. ZURE BOTOA, AMAIUR!
Buletina PDFn 1. orrialdea 2. orrialdea
Mahai-inguruko hausnarketak
Aza 15 2011- artziniega
- 0 Comments
Azaroaren 5ean Artea Etnografia Elkarteak mahai-inguru bat antolatu zuen “Artziniega, gerorako elkarbizitza” izenburupean. Helburua egoera politiko berrian elkarbizitzari buruz hausnartzea zen.
Artziniegako talde politiko guztietako ordezkariak gonbidatuta egon arren, PSE ez zen agertu, PPko ordezkariak esan zuen bere alderdiak ez omen ziola baimenik eman, eta EAJtik esan zuten ez zirela joango “hauteskunde-kanpaina zelako”. Laburbilduz, beste alderdietako inor ez zen aurkeztu izan zen (eurek jakingo dute zergatik), eta horrek hankamotz utzi zuen mahai-ingurua. Hala ere, gu Bildu Artziniegako kide Arkaitz San José bertan izan zen, eta agertoki politiko berri eta itxaropentsu honen aurrean hainbat hausnarketa egin zuen:
- Biolentzietako bat bukatu da, ETAren biolentzia zuzena, eta horrek itxaropena sortu digu gehienoi. Baina badira hain ikusteko errazak ez diren biolentzia mota, kulturala edo estrukturala besteak beste, eta horiek ez dira desagertu.
- Gatazka politikoari tresna politikoekin eta bakean egin behar zaio aurre.
- Maila ezberdinetan jokatzen da etorkizuna: 1.ETA -Gobernua-Legegileak jokatu beharreko esparrua, armak uztea, presoen politika eta abar. 2. Maila politikoa: Gatazka politikoari irtenbidea bilatu behar zaion esparrua da, era demokratikoan erantzun behar zaiona. 3. Kaltetuen maila: Biktima eta biktimarioen eremua. Ezin da barkamena exigitu barkatzea exigitu ezin den bezala, baina sinetsita egiten bada asko lagun dezake haustura konpontzen. Biktima GUZTIEN errekonozimendua eta aitortza. 4. Gizabanakoaren maila: Galdera aldatu behar da eta norberak bere buruari galdetu Zer egin dezaket nil bakearen alde? eta agian lehen urratsa diskurtsotik biolentzia ateratzea da. Bando, irabazi, jazarri, exigitu, behartu…. bezalako hitzek bere baitan daramate biolentzia edo inposaketa, eta beste hitz batzuen baitan eraiki behar dugu etorkizuneko diskurtsoa.
Azkenik, aipatu behar da, mahai-inguruan esan zen moduan, gurean ez dela, oro har, benetako elkarbizitza-arazorik egon. Hori zoriontzekoko modukoa da, eta gerorako oinarri sendoa.
Azaroaren 20an, zubiak eraikitzeko ordua
Aza 07 2011- artziniega
- 0 Comments
Azaroaren 20an, zure botoa AMAIUR




