TXOSTEN JURIDIKO BATEK ARRAZOIA EMAN DIO BILDURI
- Published on Osteguna, 08 Martxoa 2012 12:23
- artziniega
- 0 Comments
Urtarrileko udalbatzarrean Bilduk txosten juridiko bat eskatu zuen gure taldeak aurkeztutako presako mozio bat eztabaidatzeari Agurtzane Llano alkate andreak emandako ezetzari buruz. Legeak ezartzen du udalbatza dela presakotasun hori bozkatu behar duena. Orain, udalak enkargatutako txosten juridikoak arrazoia eman digu eta guk salatutako ezartzen du, hau da, eskumena udalbatzarena dela eta ez alkatetzarena. Hala, argi geratu da alkateak bere eskumenetatik kanpo jokatu zuela eta Bilduri erregelamendua aplikatu nahi zion bitartean, berak ez zuen erregelamendu hori betetzen. Bildutik espero dugu hau berriro ez gertatzea eta alkateak gure lana egiten uztea, herritar guztiak iordezkatzeko, oztopo eta trabarik gabe.


Leave a Reply