EAJk antzinako azoka ez egitea proposatuko du

EAJk zuzentzen duen udal-gobernuak konpromisoa hartu du abenduan 2012. urterako aurrekontu-proiektua aurkezteko, aurten 2010. urteko aurrekontuak luzatu ostean. Gastuen murrizketa nabarmena izango da, tartean laguntza eta diru-laguntzetara bideratzen diren gastuena. Ildo horretan, alkateak oposizioko taldeei jakinarazi die bere asmoa dela 2012ko antzinako azokarako euro bat ere ez bideratzea.

Bilduren proposamena, berriz, ondorengoa da: azoka kentzea erabaki aurretik, horretan parte hartzen duen jendearekin biltzea, ikusteko ia posible den diru gutxiagorekin eta herritarren parte-hartze handiagorekin aurrera ateratzea. Dena dela, gure azken albisteen arabera, aldundiak Arabako udalei ematen dizkien laguntzetan %12 eta %15eko murrizketak gertatuko dira 2011rekin konparatuz, eta beraz, gerrikoa estutu beharko dugu ezinbestean. Bildutik defendatzen dugu honen moduko egoera batean oposizioaren eta kultur eta gizarte taldeen iritzia aintzat hartu behar dela, ahalik eta adostasunik handiena duen aurrekontua egiteko. Ikusiko dugu zein den EAJk egiten duen proposamena, errealista den eta non egiten dituen doiketak.